Bacias 1
Panticosako bainuetxetik abiatuta Ara bailaran zehar eta Oulettes aterpetik Vignemale egiteko 3 eguneko zeharkaldia. Hemen 1go eguna deskribatzen da. Bainuetxetik aterata inolako zailtasunik gabe Brazatoko lepotik Bacias gailurrera igo bide normaletik. Jaitsiera bailara jarraituta egin genuen, baina gailurretik zuzenean ekialderago joanez ere egin daiteke. Behin Ara bailarara iritsitakoan, larruak jantzi eta bailara bukaeraraino joan behar da. (Tarte honetan elurra egon ezkero ez dago arazorik, baina elurra falta bada, astuna egin daiteke, bidea ez bait da batere argia eta erosoa. Gure kasuan elurra falta zen eta astuna egin zitzaigun). Behin Ara bailarako goikaldera iritsitakoan Oulettes lepotik edo Mulets lepotik pasa gaitezke Oulettes de Gaube aterpera. Udarako bidea Mulets lepotik doa, baina neguan normalean Oulettes lepoa erabiltzen da eta guk hori erabili genuen. Lepotik azkar batean aterpera iritsiko gara. Inolako zailtasunik ez du ibilbideak, baina azkenean luzera eta desnibel dexente du eta komeni da sasoian egotea.